XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola zenbatzen dugu gaur egun?

Zenbakuntza sistema

Bi abako mota: kontatzeko erabiltzen den boladuna eta hiru zotzekoa, ikasleei aritmetikako lehen urratsak erakusteko erabilia.

Islameko jakintsuek ekarri eta zabaldu zuten zenbakuntza hamartarra mendebaldeko kristauen artean.

Zenbakuntza berri honek, pixkanaka baztertu egin zuen erromatarra eta kalkuluak erraztu zituen abakoen erabilerarekin.

Zifra eta zenbakien arteko desberdintasuna

Zifra ikur bat da, zenbakiak idazteko balio duen sinboloa.

Horrela, 1995 lau zifrako zenbakia da.

10 oinarria

9+1=10; 99+1=100; 999+1=1000...

Oinarri honek edozein zenbaki adierazteko balio du ondorengo hamar zifra hauek erabiliz:

0,1,2,3,4,5,6,7,8,9.

Posizioaren arabera, eta eskuinetik ezkerrera joanez, zifra bakoitzari dagokion unitatea bere eskuinekoarena baino 10 aldiz handiagoa da.


3: hamar milakoak
2: milakoak
5: ehunekoak
4: hamarrekoak
8: batekoak

Zenbaki arruntak

125 orrialde, 12 arrautza, 3.585 biztanle: 125, 12, 3.585 zenbaki arruntak dira.

Zenbatzeko erabiltzen ditugun zenbaki hauek serie infinitua osatzen dute.

N =...0, 1, 2, 3...15... 170... 4624...

Edozein zenbakiri, nahiz oso handia izan, 1 gehitu diezaiokegu.

Horregatik diogu seriea infinitua dela.

Zenbaki positiboak eta negatiboak

Zeroa baino handiagoak diren kopuruak adierazten dituzte zenbaki positiboek.

Zenbaki negatiboak, aldiz, zero baino txikiagoak dira.

Gaur goizean termometroak 4¡ zeroz gainetik markatzen zuen (+4¡)

Atzoko tenperatura berriz, 3¡ zeropetik izan zen goizeko ordu berean (-3¡).